2012-03-16

IGELDOTIK ORIORA


IGELDOTIK ORIORA

Han zeuden pirata haiek, horren famatua zen ibilbide hori egiten: Igeldotik Orioraino. 

Oso ibilbide luzea zen, baina haiek ez zuten etsiko, Oriora iritsi arte. Bidean zenbait gauza gertatu ziren: pirata bati ukondoa hautsi zitzaion, beste bati orkatila bihurritu zitzaion...

Lau ordu ibili ondoren, Oriora iritsi ziren kostaldetik. Oso pozik jarri ziren eta kantatzeari eman zioten rona edaten zuten bitartean.

Ordu bat pasa eta gero, autobusa iritsi zen eta pirata guztiak etxera itzuli ziren. 

Abentura aparta bizi zuten! 

No hay comentarios: